Hasiera Euskara Gaztelania

Ingelesa

 

Fotos

Quienes somos

Últimas noticias

Lo que creemos

 

Jesukristok gauza anitz erran zuen, baina bera ez zen edozein filosofo on bezalakoa. Kristo, Jainko-semea, gizon egin zen eta gure artean jarri zen bizitzen. Haren Jainko-aintza.

Irakur ezazu, Jesukristo berak, bere buruari erran ziona….

 

"Neu naiz piztuera eta bizia"

"Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilik ere, biziko da. Eta bizi dena eta niregan sinesten duena ez da betirako hilko. Sinesten al duzu hau?" (Joan 11:25)

Galdera garrantzitsua da, ezta? Jesukristok heriotza gainditu zuen. Jesus, une honetan bizi da eta berorri onartzen duten guztiei, harengan sinesten dutenei alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko eskubidea ematen die.

"Jesus hauxe da zuek, etxegiloek, mezprezaturiko harria, gilzarri gertatu dena. Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste izenik eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik." (Eginak 4:12)